XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Goizaldea zen. Judu-buruzagiak ez ziren jauregian sartu, beren burua ez lohitzeagatik, bestenaz Bazko-apairua ez baitzezaketen jan.
29 Pilatok kanporat atera eta galdatu zioten:
- Zertaz salatzen duzue gizon hau?
30 Heiek ihardetsi: - Gaizkilea ez balitz, ez ginautzun ekarriko.
31 Pilatok erran zioten:
- Eremazue zihaurek eta juja zuen legearen arabera.
Juduek ihardetsi: - Guk ez dugu nehoren hiltzera kondenatzeko eskurik.
32 Hola beteko zen Jesusek errana, zoin heriotzez hilen zen adiarazi zuenean.
33 Pilato barnerat sartu zen berriz eta, Jesus deiturik, galdegin zion: - Zu zira juduen erregea?
34 Eta Jesusek: - Zure baitarik erraiten duzu hori ala beste norbaitek erran dautzu nitaz?
35 Pilatok ihardetsi zion:
- Judua ote naiz ni? Zure herrikoek eta apezburuek nere eskuetan ezarri zaituzte. Zer egin duzu?
36 Jesusek ihardetsi:
- Nere erregetza ez da mundu huntakoa. Nere erregetza mundu huntakoa balitz, nere aldekoek borroka eginen zuten juduen eskuetarat eror ez nindadin; nere erregetza, ordea, ez da hemengoa.
37 Orduan, Pilatok erran zion: - Beraz, errege zira?
Jesusek ihardetsi: - Zuk erraiten duzu errege naizela, Ni sortu eta mundurat etorri naiz egiaren lekuko izan nadin. Egiarena denak nere mintzoa entzuten du.
38 Pilatok erran zion: - Zer da egia?
Hori erranik, Pilatok berriz atera eta judueri erran zioten: - Nik ez dut gizon hunen kondenatzeko batere arrazoinik aurkitzen.
39 Bainan zuen ohidura da Bazkokari norbait libra dezautzuetan. Nahi duzue juduen erregea libratzea?
40 Bainan oihuka hasi ziren:
-Hori ez! Barrabas bai!
Barrabas gaixtagin bat zen.
19 1 Pilatok, orduan, Jesus hartu eta azotarazi zuen.
2 Soldaduek, elorri bihurtuzko korona bat eginik, buruan ezarri zioten eta purpurazko soineko batez jantzi.
3 Eta hurbilduz, erraiten zioten:
4 Atera zen berriz ere Pilato eta erran zioten: